2017an irabazi asmorik gabeko IZAN elkartea sortu genuen. Lehen urtean, elkartearen helburua honakoa zen ; gurasoak heziketa errespetagarri baten bidean sustengatzea eta horregatik Saran espazio bat ireki genuen.
2018an Erlaitza eskola aktiboa IZAN en gerizan sortu zen. Gaur egun IZAN elkartearen helburu berria Erlaitza eskola aktiboa kudeatzea eta garatzea da eta baita gure zonaldean begirunezko heziketaren tresnen berri ematea ere. Horregatik, ikastaroak edo gurasoei zuzendutako tailerrak proposatuak dira urtean zehar. (ikusi agenda/ facebook)
IZANez gain, 2019an Erlaitzako guraso elkartea ere sortua izan da. Irabazi asmorik gabeko elkarte honen helburuak dira :
-Erlaitzako haurren ateraldi kulturalak ahalbidetzea.
-Gurasoeri begirunezko heziketa lantzeko tresnak proposatzea.
-Beharretan diren familiei diru laguntzak eskaintzea, haien haurrak Erlaitzan eskolatu ahal izateko.
Erlaitza eskola aktiboak 3-11 urteko haurreri harrera egiten dio.
Urruñako etxe polit batean kokatua dago, ingurumen aberats baten erdian.
Bide lagun/Zuzendaria : Maitexa Aincy : 10 urtez hezkuntza nazionalean titular gisa lan egin duena. KEBen (komunikazio ez bortitza) haurren emozioen harreran eta pedagogia desberbinetan formatua eta beti ere proposamen berriak ikasten. Kuadro pedagogikoa zuzentzen du.
Bide lagun : Ainhoa Dubrana :Erakaskuntzako Master eta Montessori Mastera, 3 urtez erakaskuntzan lan egin ondoren, Ainhoa gurean hasi zen 2022ko irailan. Gauregun, amaeskolako haurretaz arduratzen da.
Bide lagun : Joana Halsouet : Erakaskuntzako Mastera. KEB en formatua. Joana 2021eko irailan hasi zen. Gauregun, amaeskolako haurretaz arduratzen da.
Ingeles bide laguna :Mireille : Manchesterrekoa jatorriz, KEB en formatua, astean bitan Ingelesh tailerrak antolatzen ditu.