Aller au contenu

Emozioen harrera

Emozioen harrera

Ongizatea – Errespetua – Konfiantza

Bide lagunen (helduen) jarrera oinarrizkoa iruditzen zaigu haurraren errespetuzko heziketan. Haurren ongizate emozionala garantzitsua da. Horregatik haurren emozioei harrera egina zaie. Testuinguru segurua, gertutasuna sortzeko bide lagunak haurrekin jolasten da adibidez. Pertsona oso bat eta maitasunezko izakiari arreta guztia ematen diogu. Helduak behaketa jarrera hartzen du, bakoitzaren beharrei erantzuteko, jakin min « su » hori gerizatzeko.
Bide lagunak KEB en formatua da, ondorioz ez du haurra epaitzen (eta ezta ere zigortzen). Helduek, kontzientzia beti lantzen dute. Gelatik kanpo haien emozioak kudeatzen dituzte. (Elkar entzunketaren bidez adb)
Ondorioz, haurrari entzute enpatikoa eta arreta eskaintzen dizkiogu. Kalapita egoeretan bitartekaritza ez bortitza martxan jartzen dugu, Bakoitzaren beharrak entzunak izan daitezen. Gero, haurrek beraien aterabideak atzematen dituzte.
Eredu honen ondorioak dira, haurrak transferatzen duela ikusitako jarrera. Begirunezko izateko modu horiek barneratzen ditu eta berriz jokatzen ditu haren biziko edozein egoeretan. Zentzu honetan izaera osotasunean garatzen duen proiektua da. (Holistikoa