Gure eskolan ez dago notarik. Haurraren garapena baloratzen dugu. Kooperazioa lantzen den balore bat da. Jokoen bidez edo komunikazio ez bortitzaren bidez- bakoitzaren ikuspundua entzuten ikasiz, bitartekaritza eramaten ikasiz- haurrek elkarbizitza ikasten dute. Oinarrizkoa iruditzen zaigun konpetentzia hori, haurrak biharko munduko problematikeri aurre egiteko. landu behar da.
Beste aldetik, sorkuntzari ere toki ederra utzia zaio. Haurraren espresio artistiko ainitzak babestuak eta sustengatuak dira. Sorkuntzak, bai psikologikoki eta emozionalki oreka dakar, bai intelektualki pentsatzeko modu desberdinak ahalbidetzen ditu.