Aller au contenu

IZAN Elkartea

_______
_____________

IZAN Elkartea

Eraikitzen ari den orria

Nor gara ?

2017an irabazi asmorik gabeko IZAN elkartea sortu genuen. Lehen urtean, elkartearen
helburua honakoa zen ; gurasoak heziketa errespetagarri baten bidean sustengatzea eta
horregatik Saran espazio bat ireki genuen.


2018an Erlaitza eskola aktiboa IZAN en gerizan sortu zen. Gaur egun IZAN elkartearen
helburu berria Erlaitza eskola aktiboa kudeatzea eta garatzea da eta baita gure zonaldean
begirunezko heziketaren tresnen berri ematea ere.
Horregatik, ikastaroak edo gurasoei zuzendutako tailerrak proposatuak dira urtean zehar.
(ikusi agenda/ facebook)


IZANez gain, 2019an Erlaitzako guraso elkartea ere sortua izan da. Irabazi asmorik gabeko
elkarte honen helburuak dira :


-Erlaitzako haurren ateraldi kulturalak ahalbidetzea.
-Gurasoeri begirunezko heziketa lantzeko tresnak proposatzea.
-Beharretan diren familiei diru laguntzak eskaintzea, haien haurrak Erlaitzan eskolatu
ahal izateko.