Gure pedagogia

Gure pedagogia zein da ?

Ikasketa prozesua

Aktiboa hitza erabiltzen dugu gure eskola aurkezterakoan zeren eta gure eskolan haurra ikasgaien akuilatzailea da.
Haurren beharretan eta intersetan oinarritzen gira. Barnetik kanpora doan mugimendua lehenesten dugu. Haurrak haien beharreri konektatuak egoteko moduan, bidelaguntzen dugu haien burua ongi ezagutzera eta haien interesak sakontzera.

3-6 urteko giroan aberatsa den testuingurua proposatzen dugu. Bakoitzaren eritmoa errespetatzeko, tailerrak proposatzen dira, baina ez dira imposatuak. Kultura (matematikak, irakurketa, idazmena, literatura, zientziak…) eskaintzeko moduan egituratu dugu gure espazioa. Montessori materiala, liburuak, sormen materiala, zientziak ikertzeko materialarekin osatzen dugu gure ingurumen egituratua. Beti buruan atxikitzen dugu haurren eritmoa eta interesak erdigunean daudela.
Jolas libreari toki zabala egina zaio. Ikertua izan den bezala, jolas libreak ondorio biziki onak dauzka haurraren garapen psikologiko-intelektualean.

7-11 urteko giroan, haurrari proiektuak proposatzea eskatua zaio. Helduak « bide languntzen » du proiektua sakontzen eta osatzen. Ikasgai akademikoak haurraren proiektuari lotuz. Neurozientziek erakusten digute beharrezkoak diren ondoko puntu horiek bete behar direla haurrak ikas dezan :

1. Motibazioa
2. Aktiboa izan (ekintzez jositako ikasgaiak hobekio barneratzen dira.)
3. Feed bak azkarra.(akatsak azkar zuzenduak izatea)
4. Sendotu (Beste haurreri, heldueri… aurkeztu adb)

Horregatik hirugarren pedagogia motan (B. Collot) oinarritzen den jarrera lantzen dugu.
Gure helburua ez da haurra jakintasunez asetzea, baina bai, ikastea gure baitatik ikasten.

Ongizatea-errespetua-konfiantza

Bide lagunen (helduen) jarrera oinarrizkoa iruditzen zaigu haurraren errespetuzko heziketan. Haurren ongizate emozionala garantzitsua da. Horregatik haurren emozioei harrera egina zaie. Testuinguru segurua, gertutasuna sortzeko bide laguna haurrekin jolasten da adibidez. Pertsona oso bat eta maitasunezko izakiari arreta guztia ematen diogu. Helduak behaketa jarrera hartzen du, bakoitzaren beharrei erantzuteko, jakin min « su » hori gerizatzeko.
Bide lagunak KEB en formatua da, ondorioz ez du haurra epaitzen (eta ezta ere zigortzen). Helduek, kontzientzia beti lantzen dute. Gelatik kanpo haien emozioak kudeatzen dituzte. (Elkar entzunketaren bidez adb)
Ondorioz, haurrari entzute enpatikoa eta arreta eskaintzen dizkiogu. Kalapita egoeretan bitartekaritza ez bortitza martxan jartzen dugu, bakoitzaren beharrak entzunak izan daitezen. Gero, haurrek beraien aterabideak atzematen dituzte.
Eredu honen ondorioak dira, haurrak transferatzen duela ikusitako jarrera. Begirunezko izateko modu horiek barneratzen ditu eta berriz jokatzen ditu haren biziko edozein egoeretan. Zentzu honetan izaera osotasunean garatzen duen proiektua da. (Holistikoa)

HAUT