Proiektuak

"Munduan ikusi nahi dugun aldaketa izan nahi dugulako."

Titre

Nor Gara

AURKEZPENA

2017an irabazi asmorik gabeko IZAN elkartea sortu genuen. Lehen urtean, elkartearen helburua honakoa zen ; gurasoak heziketa errespetagarri baten bidean sustengatzea eta horregatik Saran espazio bat ireki genuen.

2018an Erlaitza eskola aktiboa IZAN en gerizan sortu zen. Gaur egun IZAN elkartearen helburu berria Erlaitza eskola aktiboa kudeatzea eta garatzea da eta baita gure zonaldean begirunezko heziketaren tresnen berri ematea ere.
Horregatik, ikastaroak edo gurasoei zuzendutako tailerrak proposatuak dira urtean zehar. (ikusi agenda/ facebook)

IZANez gain, 2019an Erlaitzako guraso elkartea ere sortua izan da. Irabazi asmorik gabeko elkarte honen helburuak dira :

-Erlaitzako haurren ateraldi kulturalak ahalbidetzea.
-Gurasoeri begirunezko heziketa lantzeko tresnak proposatzea.
-Beharretan diren familiei diru laguntzak eskaintzea, haien haurrak Erlaitzan eskolatu ahal izateko.

Non ?

SOUS-TITRE ICI

Erlaitza eskola aktiboak 3-11 urteko haurreri harrera egiten dio.
Euskal Erlaitzatik gertu, Urruñako « la Corniche » akanpalekuko egoitzan kokatua dago, ingurumen aberats baten erdian. (arg : gure tokia/ barnea-kanpoa)

TOP