Aller au contenu
Erlaitza Natura

NATURA-TRANTSIZIOA

Europa mailan gero eta eskola gehiago basoetan edo naturatik gertu sortzen ari direla ohartzen
gara. Hala nola Dinamarkan, haur eskolen %20a basoan daude. Eredu hori asko hedatu da
adibidez Kanadan, Inglaterran edo Estatu Batuetan.
Naturak dakarren oreka emozionala dagoeneko ikertua da (R. Louve «Basoko azken haurrak»).
Bertan jolastuz eta egonez haurrek ezagutza eta kontzientzia ekologikoa pizten zaie. Gainera,
aldaketa klimatikoak dakarren trantsizio garai honetan garrantzitsua iruditzen zaigu tokiko
ingurumenarekin ezagutza eta berarekin konexioa izatea.
Naturak ekartzen dituen egoera konplexuak biziki interesgarriak dira haurrak bere aterabideak
edo adierazpenak sortzeko, hau da, adimen konplexua (E. Morin) garatzeko bide bat da.

Natura
Natura Erlaitza