Aller au contenu

IZAN Elkartea

Aurkezpena

Nor gara ?

2017an irabazi asmorik gabeko IZAN elkartea sortu genuen. Lehen urtean, elkartearen helburua honakoa zen ; gurasoak heziketa errespetagarri baten bidean sustengatzea eta horregatik Saran espazio bat ireki genuen.

2018an Erlaitza eskola aktiboa IZAN en gerizan sortu zen. Gaur egun IZAN elkartearen helburu berria Erlaitza eskola aktiboa kudeatzea eta garatzea da eta baita gure zonaldean begirunezko heziketaren tresnen berri ematea ere.
Horregatik, ikastaroak edo gurasoei zuzendutako tailerrak proposatuak dira urtean zehar. (ikusi agenda/ facebook)

IZANez gain, 2019an Erlaitzako guraso elkartea ere sortua izan da. Irabazi asmorik gabeko elkarte honen helburuak dira :
– Erlaitzako haurren ateraldi kulturalak ahalbidetzea.
– Gurasoeri begirunezko heziketa lantzeko tresnak proposatzea.
– Beharretan diren familiei diru laguntzak eskaintzea, haien haurrak Erlaitzan eskolatu ahal izateko.

IZAN Elkartearen xarta

Munduari idekia den Eskola bat

Eskola euskaldun eta euskalzalea

Erlaitza eskola irekia da. « Arraza », genero, klase sozial, helbarritasun printzipioetan oinarritutako edozein bereizketa ukatzen ditu.
Haurren irekitzea alderdi guztietan sustatua da, (kultura, ingurumena…) eskolara heldu diren tailer animatzaile eta egiten diren ateraldi ugariei esker.

Haien ingurunea modu aktiboan ezagutze horrek munduko konplexutasunari aurre egiteko aukera ematen die haurrei, konplexutasunetik ondorioztatutako dE.Morin printzipioari erantzuteko. Erlaitza Eskola mugaz gaindiko eskola bat da, jatorri guztietako haurrak hartzen dituena. Eskola kooperazioan oinarritzen da, bai haurrentzat hola funtzionatzen ikasten dutelako, bai elkarte mailan, lurraldeko tokiko eragile ezberdinekin elkarlanean duen funtzionamenduan.

Erlaitza eskolak euskarazko murgiltze ikaskuntza proposatzen du.
Tokiko kulturan ainguratze sendo batek, alteritatearekin elkartzea sostengatzen du. Kultura eta hizkuntza guztien arteko legezkotasuna normalizatua da. Integrazio horrek beste kultura eta hizkuntzetara hurbilketa bitxi eta berdintasunezkoa ahalbidetzen du.
Elebitasuna irekidura gaitasun bat da, hizkuntza batetik bestera pasatzeko aukera ematen bait du. Bakoitzaren  begiradaren erlatibitatea ulertzeko tresna bat da, bere kultur ainguratzearen arabera. Pedagogia aktiboa da sektarismo mota guztien aurka adierazten dena.
Izan ere, bilerak euskaraz egiten dira aldi bereko itzulpen batekin. Komunikazio guztiak bi hizkuntzatan egiten dira, baita hiru hizkuntzatan ere (euskara, frantsesa eta gaztelania)

Eskola soziala

Kooperazio balorea

Erlaitza eskolaren helburua ez da elite sozioekonomikoaren interesei erantzutea.
Erlaitza eskolak klase sozial guztientzatko idekia izan nahi du. Horretarako,garrantzitsua da eskola kutoa justu eta ez berdinzale bat plantan ezartzea eta sostengatzea. Izan ere, pedagogian interesatuak badira ere, eskola mota horren kostua izaten baita usaian familia ugariren frenoa eskola mota hori aukeratzeko.

Kooperazioa funtsezko balio bat da, haurrekin eta familiekin lantzen dena eskola barnean.
Auzolana pratikatzen da. Eskolako guraso eta poiektuaren lagunak batzutan elkartzen dira beharren arabera, eskolak erabiltzen dituen gune ezberdinak konpontzeko.
Eskolaren aldeko ekintzak ere egiten dituzte gurasoek, diru sartze gehio segurtatzeko

KEB(Komunikazio ez bortitza) tresna eta oinarrizko balore bezala

Naturarekin bat egiten duen eskola

KEB sortzaileak, M. Rosenberg-ek zabaldu dituen baloreak gure eskolaren pentsamenduaren eta egunerokoren zutabe bezala kontsideratzen dugu, haurra eta pertsonaren ikuspegi bat, beharrizanezko izaki gisa. Estrategiak ongi bereiziak dira behar eta emozioetatik. Izaki bakoitza bere berezitasunean hartzen da, bere beharrak etengabe ulertzen saiatuz. Funtsezkoa da proiektuan parte hartzen duten pertsonak CNVn formatzea, zenzua ulertzeko. Horri esker, talde trukaketetan, sexizatua eta errespetuzko komunikazio zintzo eta arduratsua sostengatzen da.
Horri esker, errespetuz beteriko komunikazio zintzo eta arduratsua posible da taldean mintzatzerakoan. Helduaren jarrera (laguntzailearena, gurasoarena) funtsezko elementua da gure pedagogian.
Heldua haurrarentzat eredu bat da. Eredu perfektua izaten gabe, balore batzu pertsonaliza ditzazke :
– Entzute jarrera baten bidez, besteari arreta ematea.
– Aniztasunarekiko begirunea (nirekiko desberdina dena errespetagarria da).
– Erabilitako hitza kontrolatzeko gaitasuna (hitza mintzen ahal duen arma bat da, horren neurtzeko gai naiz).
Indarkeria ez da derigorrezkoa, beste estrategiak daude.

Rosa soziologoaren hitzetan, naturarekiko harreman sakona, naturan esperientzia zuzen eta luze batez kanpo lantzea ezinezkoa da.
Oihanarekin, itsas ertzearekin, putzu batekin asteroko kontaktua erraztuko duten baldintzak plantan ezarriak dira, natura inguruarekin loturaren sostengatzeko. Lokarri honek ahalbideratzen dio umeari osotasun baten parte dela sentitzea, natura baino azkarrago ez dela, eta ezin dituela naturaren baliabideak funditu.
Gure ingurunearen kontserbazioaren aldeko jarrera mota guztiak sustatuak dira: konpostatzea, ura eta beste materialak ez xahutzea, birziklagarriak ez diren materialen erabilpena mugatzea, birziklatzea, abereak zaintzea, haragi kontsumoaren mugatzea, errespetuzko laborantza baten sentsibilizatzea…