Natura-trantsizioa

NATURA-TRANTSIZIOA

Europa mailan gero eta eskola gehiago basoetan edo naturatik gertu sortzen ari direla ohartzen gara. Hala nola Dinamarkan, haur eskolen %20a basoan daude. Eredu hori asko hedatu da adibidez Kanadan, Inglaterran edo Estatu Batuetan.
Naturak dakarren oreka emozionala dagoeneko ikertua da (R. Louve «Basoko azken haurrak»). Bertan jolastuz eta egonez ezagutza eta kontzientzia ekologikoa pizten ahal zaie. Gainera, aldaketa klimatikoak dakarren trantsizio garai honetan garrantzitsua iruditzen zaigu tokiko ingurumenaren ezagutza eta berarekin konexioa izatea.
Naturak ekartzen dituen egoera konplexuak biziki interesgarriak dira haurrak bere aterabideak edo adierazpenak sortzeko, hau da, adimen konplexua (E. Morin) garatzeko bide bat da.

Bestetik, eskolan baratzea lantzen da eta era honetan, haurrak ez dira kontsumitzaile batzuk bezala hezitzen, baizik eta eragile autonomo batzuk bezala. Modu ekologikoan landutako baratzak elikadura burujabetza normalizatzen du eta bizirik iraunteko ekintzak ttipitatik egunerokotasunean barneratuak izaten dira.

 

TOP